marzo 26, 2022

Gora et Labora: Realpolitik

Gure bolizko dorretik, munduko zalapartetatik salbu, realpolitik kontuak ikasteko aukera. Ikasi dugu, esaterako, Facebook eta Instagram kontuetatik soldadu errusiarrak akatzeko deia egin daitekeela, baina ezin dela errusiar desinformazioa zabaldu. Google sareetatik, Twitterretik-eta, ezin da propaganda zabaldu. Jakin dugu errusiarrek zentsura eta desinformazioa mal-tzur erabiltzen dutela, misil eta bonba hilgarriekin batera, ukrainar zibil errugabeak ankerki, akabatzeko. Gainera, errusiar bilau, errusiar doilor, errusiar zital, errusiar gizatxar, errusiar kiskil, errusiar mandil alaena horiek, zibilak akabatu eta gero, gainera, kexatu egiten dira ukrainar gixajoak, zibilak, emakumeak eta umeak denak, giza ezkutu gisa erabiliak direlako. Ukrainarrei defentsarako baliabideak bidaliko zaizkie, munduko herri zapaldu guztiei bidaltzen zaizkien bezala, eta errusiar bilau, errusiar doilor, errusiar eta abar alaena horiek guztiek hobe dute kontuz ibiltzea, zeren, deskuidatuz gero, talde terroristen zerrenda beltzan sartuko ditugu, eta orduan bai, orduan ikusiko dute zer merezi duten.

Erregimena, diktadorea, oligarkak etnozidio, genozidio, nagusikeria, kolonialismo, inperialismo, inbasio, suntsipen handiko armak, propaganda, zentsura / gerra justua, biktima zibilak, herri baten duintasuna, demokrazia, elkartasun ekimenak: The West is the best!

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 221

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados