Deformatika: Propaganda, komunikazioen pribatutasuna eta errefuxiatuak laguntzeko APPa (I)
Momentu honetan zaila da zeozer idaztea Errusiak Ukranian egin duen eraso militarra/inbasioa aipatu gabe, gainera ikaskuntza tamalgarriak (eta interesanteak) atera ditzakegu honetatik. Eta espainako gobernuak Saharar herritarrekin egin duen azken traizioa daukagu gogoan, baina hurrengo alean sakonduko dugu honetan.
Hasteko jarrira politikoa: noren alde jartzen gara? Azov milizia neonazi bere armadan guztiz integraturik eta armaturik daukan Ukraniako gobernuaren alde? Opozizioa debekatu duen gobernu hori, Donbass bonbardatu eta erasotu duena? Ba ez. Eta errusiar gobernua, talde naziak babestu duena berean eta LGTBI kolektiboen aurka oso gogor erreprimitu duena? Edo adierazpen askatasuna murriztu eta zigortu duena, joera askotako ezkerzaleak oldartu duena? Bi gobernuburuek gauza batzuk daukate amankomunean: politika neoliberalak eta pribatizazioak, autoritarismo eta militarizazioa, eta oligarkiekin dituzten harreman estuak. Eta NATOri buruz zer esan? Nire jarrera EZLNrena: https://labur.eus/adierazpenzapatista. |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 221