abril 7, 2022

Deformatika: Propaganda, komunikazioen pribatutasuna eta errefuxiatuak laguntzeko APPa (II)

221_deformatika

Beste aldetik ikusi dugu adieazpen askatasunak izan duen kolpe ikaragarria, beste aldearen propaganda eta desinformazioa ekidi-tzeko aitzakiarekin. RT eta Sputnik komunikabideak debekaturik izan dira mundu erdian, Europan ere. Telegram-etik ere hain kanal gehienak blokeaturik daude. Eta Errusian hainbat sare sozial ere debekatu egin dituzte eta beste batzuk itxi egin dira. Alternatibak egon badaude, eta askotan komentatu ditugu: VPNak (https: //riseup.net/es/vpn) eta TOR erabili sahiezteko ohiko komunikazioak. Telegramek argi erakutsi digu bere mugak zeintzuk diran, ba hemen dituzue alternatiba batzuk:

Signal (https://signal.org) software askea eta segurua, erabileran gorakada nabarmena izan du.
Session (https://getsession.org/) baita software askea eta segurua, bidali mezuak eta ez metadatuak dute leloa.

Bukatzeko errefuxiatuen afera, egia da Siria, Afrika edo Asiatik etorritako errefuxiatuak zabor eta kriminal bezala tratatzen dituzte gobernuek (eta espainakoa lehena, Paterak edota Afrikako Ceutan eta Melillan gertatzen ari dena besterik ez dugu kontutan izan) baina honek ez du esan nahi ongi etorriak izaten jarraitu behar direla, berdin nondik datozen. Tresnatxo batzuk ikusi ditugu baina aipagarriena https://refaid.com/, inguruko baliabideak erakusten duen APP interesgarria.

Mintxu S. López © elkarma.eus

 

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 221