 |
 |
Negazionistak ez dira existitzen. Beraz sailkatuko ditugu. Sinpatikoak. Lurra planeta biribila dela bezalako kontuak ukatzen dituztenak. Hasi da bideoa. Gizonkote gizenkote bat esku batean laranja bat eta bestean pitxerra bete ur. Bota dio ura laranjari, eta ur guztia lurrera. Laranja ia-ia lehor geratu da. Ergo lurra biribila balitz itsasorik gabe geratuko ginateke. Erronka bota die geologian ustez aditu horiei: ezetz potrorik aurrez aurreko debate bat telebistan egiteko…
Antipatikoak. Genozidioak, holokaustoak, esplotazio hiltzaileak eta Shoah horien guztien ukatzaileak. “Gureek gerra justua egiten dute. Genozidioak, egitekotan, etsaiek”.
Meteorologoak. Planeta ez da berotzen ari, gorabehera txikiak, besterik ez. Gradu pare bat ez doa inora. Aire egokituak konpon ezin dezakeen ezer.
Neoliberalak. Hazkunde ekonomikoa behar dugu. Bizidun espezieen suntsipena? Burtsan eraginik ez. Aberastasunaren banaketa? Geroago, lehenengo hazkundea.
Daukagun sistema ekonomikoa? Posible den bakarra; doikuntza batzuekin, egon daitekeen sistemarik onena. Lehengaiak agortuz doaz! Bai zera, luzerako dauzkagu. Eta amaituz gero, hortxe ditugu Marte, eta Esne Bideko beste planetetako meategiak.
Behar izatekotan, —oraingoz beharrik ez—, kapitalismo berdea sortuko dugu. Hor ere egongo da negozioa. Negozionismo.
Gorka Azkarate © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 222
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados