julio 6, 2022

Deformatika: TrustPid, erabateko kontrolaren mehatzua eta honen aurrean zer egin, besteak beste (I)

221_deformatika

Oso jende gutxik ezagutzen du TrustPid, gure interneteko jarduera kontrolatzeko eta sailkatzeko azken tresna. Movistar eta Orange (eta hauen sareak erabiltzen dituzten operadore birtualak) sartuko dira honetan eta arriskua oso larria da: sistema honek internet-en egiten dugun guztia identifikadore pertsonal bakar batean egongo da gordeta eta informazio hori publizitate enpresei salduko zaie, eta, nola ez, indar polizialek ere informazioa eskuratuko dute.

Nabigadoreek ez dute aukerarik izango saihesteko (ikusteke dago ea Tor eta VPN erabilita posiblea izango den), erasoa oso larria da eta honen aurrean gauza batzuk egin ditzakegu:

Informatu esteka honetan https://labur.eus/tqjhp eta hemen ere: https://labur.eus/vBY7S

Martxan jartzen den momentuan ezgaitu hemendik: https://trustpid.com/. Gogoratu prozesua 3 hilabetean behin errepikatu beharko duzula, 90 egunak pasatuta berriro aktibatzen baita eta hasten da zure datuak gordetzen.

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 222