Esaten dute zientzia eta filosofiaren galderarik oinarrizkoena, azken galdera, zera dela: zergatik existitzen da zerbait, unibertsoa, eta ez ezereza.
Esaten dute ekonomiaren galderarik oinarrizkoena, azken galdera, zera dela: nola lortu etengabeko hazkunde ekonomikoa gero eta baliabide natural gutxiago eskainiko dituen planeta mugatu batean. Zeren eta ekonomian, etengabeko hazkundea ezinbestekoa omen da. Finantza indarrek dirua bideratzen dute mozkin handienak espero diren esparruetara. Inork ez du inolako ahaleginik egingo inbertitutakoa handitzeko esperantzarik gabe. Horrela, esponentzialki hazi egin da ekonomia lineala.
Planetako lehengaiak, iturri energetikoak, pertsonak eta makinak, ekonomia lineal batean inbertitzen dira betiere etekinik handienen bila. Kanpo-efektuak sortzen badira, jasan ditzatela besteek, etorkizunekoek-edo. Etengabeko hazkundea posible izango da muga fisiko baten kontra talka egin arte. Kapitalismoaren problemak konpon-tzeko: turbokapitalismoa, makurdura motorreko kapitalismoa, Warp motorra duen kapitalismoa. Asmatuko dute zientzialariek zerbait: energia iturri berriak, lehengairik behar ez duten manufakturak. Edo. Bitartean etengabeko lasterketa epe laburreko mozkinen bila. ‘Epe luzean guztiok hilik’, Keynesek dixit.
Unibertsoa ala ezereza. Ezereza besterik ez balego ere, ez zinatekete pozik egongo.
Gorka Azkarate © elkarma.eus |