Azken egunotan arrakasta handia lortu du AArekin (IA gaztelaniaz eta AI ingelesez) egindako aurrerapausoak. Batzuk oso praktikoak dira, irudietan moldaketak egiteko, hondoak edo pertsonaren bat kendu edo aldatzeko, zuri-beltzean egindako argazki zaharrak kolorez betetzeko edo berritzeko. Asko izan dira honekin lotutako aplikazioak eta nabarmenenak hauexek dira:
https://www.autoenhance.ai/ (15 argazki doan gero kutxatik pasatu behar) https://letsenhance.io/ (antzeko kuotak dituzte, batzuk doan eta gero ordaindu behar)
Baina zalarantzarik gabe oihartzun handiena lortu duena ChatGPT izan da (https://chat.openai.com/). Sistema honek makina batekin ustezko elkarrizketa bat mantentzen ari zarela saiatzen da sinestarazten, ez askoren esanetan, ez da hainbesterako. Kontutan izan behar duguna da horrela sistemek ez daukatela pentsatzeko gaitasunik, ezta ona edo txarra zer den ezberdintzeko. Datu meategigintza ikaragarria besterik ez dira, aurrez programatutako informazioa, amaraunean topa dezaketena, zure proposamen, galdera eta erantzunekin lortzen dituzten patroiak aztertzen dituzte eta erantzun baten forma ematen diote, hau ez da harritzekoa, ematen du kotxe saltzailearen errola jokatzen ari direla, informazioa piloa, zuri egokituta eta zu entzuteko eta sinesteko prest zaude. Eta ez, ez dira SKYNET.
Mintxu S. López © elkarma.eus |