enero 5, 2023

Deformatika: Adimen artifiziala (AA) eta geuk, besteak beste (II)

223_deformatika

Hauen arrizkuaz denbora asko daramate ohartarazten MIT bezalako erakundeak (https://labur.eus/2hgkj) eta kexak ugariak izan dira, benetako AA garatzeko taldetan, etikaz arduratzen diren ikertzaieak kaleratuta izan direla, Google-n adibidez (https://labur.eus/AAetikoa). Gaur egun esan dezakegu garapen fasean dauden AA proiektuetan, emaitzetan kutsu arrazista eta matxista antzeman dute eta enpresa haundiek ez dute honekin inolako arazorik. Eta, hau bai, zoritxarrez SKYNET zuria eta misoginoa izan daiteke.

Bukatzeko proposamen pare bat egun hauetan disfrutatzeko:

Ez naiz nekatuko gomendatzen baina EHan badaukagu Rol Playing Game proiektu polita martxan azpaldidanik: https://atopia.eus/ eta honen liburuaren pdf-a askatu dute eta web gunean daukate jarrita zu jaisteko prest.

Azken proposamena https://gancio.org/ da, egutegi edo agenda komunitarioa, librea eta Telegram-ekin integratzeko aukera daukana. Ez dago gaizki.

Mintxu S. López © elkarma.eus

 

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 224