julio 15, 2023

Deformatika: IA, Adimen Artifiziala (II)

226_deformatika
Galdera eta kezka asko sortzen ditu IAk: datuen babesa eta tratamendua, IAren garapenean emakumeen parte hartze eskasa, emaitza lerratuak (arrazistak, misoginoak, klasistak…), aipatutako energia kontsumo ikaragarria… Gero eta gehiago dira IA guztiek kode etiko garbiiak izan behar dituztela eta UNESCO, orain dela urte batzuk, gaia lantzen hasi zen, eta hemen daude emailtza interesgarri ba-tzuk: https://labur.eus/eticaIA.Balantza batean aldekoak eta kontrakoak jartzen baditugu ideia orokor bat izan dezakegu:

Aldekoak: itzulpengintzan aurrerapausuak, bapatekotsunaren bidean, laguntzaile birtual interegarriagoak, medikuntzan diagnosia antzemateko aurrerapenak, irakaskuntzarako baliabide eta irakasteko era berriak, diseinuan eta garapenean aurrerapenak

Kontrakoak: fake news edo notizia faltsuak, deepfake-ak sortzeko erreztasuna (tira, betiko desinformazioa), mezu faxistak, misoginoak, arrazistak hedatzeko kanal berriak, kontrol soziala, aurpegi-ezagutza, armak gara-tzeko IA bereziak, kreatibitatea edota pentsaera kritikoa galtzeko edo murrizteko arrizkua…

Software librean/Open sourcen ere alternatibak ditugu, oso interesgarriak, aipatutako alde txarrenak alboratzen saiatzen ari direnak eta pena merezi du frogatzea: https://labur.eus/IAopensource

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 226