octubre 3, 2023

Gora et Labora: Aberastasuna

Uda 2023ko krispetak jateko sugetzarra Rubialesen musutxoaren kontua izan da. Feminismo faltsuaren salatzailearen balentriak eta ahoberokeriak.

Rubiales bezalako crack batek dozena pare bat post-dok-zientzialari-ikertzailek eta Tarot irakurle pare batek baino soldata handiago eramatea gure sistema ekonomikoaren akats bezala seinalatu beharrean, batzuek erraz justifikatzen dute: bakoitzak sortzen duen aberastasunaren arabera kobratzen du.

Gizonezko futbolariek eta Iker Jiménezek sortzen dute aberastasun handia; zaintzaileek, zientzialari-ikertzaileek, langile arruntek, nekazariek-eta, txikia. Batez ere emakume badira. Urtainek sortzen zuen, aberastasuna, frankismoan, eta El Corte (de) Inglesek. Sindikalistek ez. Emerituak, Francoren oinordekoak, berak bakarrik, Gurutzetako ospitaleko profesional guztiek batera beste aberastasuna sortu zuen, atzerrian dirua gorde eta Arabiara alde egin baino lehen.

Aberastasuna dirutan neurtzen da, eta dirutan banatzen da. Merkatu librearen legeek, edo monopolioek, ezartzen dituzte prezioak eta soldatak. Ogi batek gutxi balio du, Formula 1ean bi segundo lehenago iristeak izugarri.

Planetako lehengaiak betiko xahutzeak aberastasuna dakar, Josu Jon, kutsadurak kutsadura eta klima larrialdiak larrialdi…

Eta halaxe pasatu zen uda eta holaxe heldu zaigu udazkena, San Simon eta San Juda. Beti bezala.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 227

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados