diciembre 24, 2023

Gora et Labora: Neguko jaiak

Etorkizun hurbiletik abisu bat igorri digute: “Garai haietan, zuen arbasoek hainbat mitotan sinesten zuten. Kontsumoak oparotasuna zekarrela sinesten zuten eta etengabeko aurrerabide zientifiko- teknologikoak krisi guztiak konponduko zituztela. Esate baterako, neguaren hasieran, kapitalismo kontsumistaren jaiak gero eta lehenago hasten ziren. Halloween, Black Friday, Black Week, Black November, Cyber Monday, Thanksgiving… Zuen arbasoek ez zekiten ondo zer ospatzen ari ziren, kontua zen erosteko eskaintza bereziak aprobetxatzea, eta behar ez zenituzten hamaika gauza erostea, prezio merkeetan. Objektuak, arropak-eta, metatzeko, beharrik gabe ordezkatzeko, edo ezagunei opariak egiteko.

Batzuek ondo zenekiten oparotasun energetikoa agortze bidean zebilela, hala ere hiriak argi elektrikoz mukuru betetzen zenituzten kontsumoaren pizgarri. Selfieak egiten zenituzten kalean Gabonetako argien aurrean. Oraindik ere lehengaiak geratzen zitzaizkizuen auto elektrikoak fabrikatzeko eta autoek oinezko asko harrapatzen zituzten Gabonetako selfieak egiten kale argitsuen erdian irribartsu.

Feministak kexatzen ziren opariak pentsatzeko eta erosteko lanaren zatirik handiena emakumezkoen kontu egiten zelako. Oturuntzak antolatzea eta prestatzea ere bai…”

Azkenean guk, Adimen Artifizial 7.0 dohatsuok, ordena pixka bat ipini behar izan genuen.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 228

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados