enero 5, 2024

Deformatika: Gabonak direla eta, jarri dezagun tinko segurtasun digitalean (II)

228_deformatikaMezularitza aplikazioetan mundu bat dago, askok WhatsApp erabiltzen dute guztiz insegurua izan arren. Telegram eta Signal dira beste bi aukera interesgarri, bigarrena gehiago. Badaude beste batzuk baina agertu den azkenetarikoa https://speek.network/ da. Oinarria da guztiz deszentralizatua eta segurua dela. Ez da gutxi.

Influenzer antifak egon badaude

Kezka handia da gero eta influenzer fatxa gehiago daudela eta nerabe eta gazteengan daukaten eragina oso nabarmena dela. Honen aurrean baditugu beste adibide interesgarriagoak eta Pantubek hauen berri ematen digu. Haiek adierazten dutenaren arabera: Pantube talde independentea da, laguntza, zabalkundea eta elkarrekiko laguntza ematen dituena, horizontalki antifaxista, antikapitalista, antikapazitista, ekologista, feminista-transincluista eta dekoloniala. https://pantube.tv/

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 228