marzo 26, 2024

Gora et Labora: Falta dira

Falta dira zientzialari baikorrak. Oraingo egoera beste krisi igarokor txiki bat besterik ez dela defendatuko duten zientzialariak. Entzun nahi dugu segi gaitezkeela gure ohiko bizitzarekin, lasai.

Zientzialari ezkorrek planetak muga fisikoak dituela aldarrikatzeko gero eta oldarkorrago dabiltza. Laster diesela faltako dela, eta ondorioz baita zerealak ere. Ezin ei diogu etengabeko hazkunde ekonomikoari beste mende erdian eutsi. Igaro omen ditugu petrolioaren eta uranioaren gailurrak eta horrek desazkundea ekarriko du, ezinbestean.

Planetako mugekin beldurtu nahi gaituzte: larrialdi klimatikoa, ozeanoen azidifikazioa, ozono-geruzaren zuloak, nitrogenoaren eta fosforoaren zikloaren usteltze prozesuak, lehorteak, deforestazioa eta beste lurzoruaren erabileran, biodiber-tsitatea galtzea, atmosferako partikulek eragindako kutsadura, kutsadura kimikoa, plastikoak gure erraietan, gerra hotzaren berotzea, oinarrizko mineralen eskasia, kobre, litio, kobalto, AMOC korrontearen moteltzea…

Zientzialari baikorrak behar ditugu, AMOC korrontearena gatz tona batzuk behar bezala botata konponduko, soberazko CO2a makina ba-tzuek xurgatuko, Martetik ekarriko ditugu beharrezko lehengaiak, robotek, egingo digute gure lan nekagarrienak, Adimen Artifizialek egingo dituzte aspergarrienak… Eta guk, bitartean, ilgoropilak jango.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 229

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados