marzo 30, 2024

Deformatika: Gazaren sarraskia, erregetoia detektatzeko gailua eta urtxintxa armatuak (I)

228_deformatikaOso zaila da umorea egitea Palestinan, bereiziki Gazan, Israelek burutzen duen genozidioa gertatzen ari denean. Badakit ez dela masakre bakarra, Ukrainia, Yemen, RASD etab. luze bat aipa dezakegu baina Palestinarena bereiziki larria da Israelgo estatuak biztanleariaren kontra erabiltzen dituen eraso bortitxak eta izengabeak: zibilen aurkako bonbardaketa sistematikoa, ospitalen suntzizpena, medikuak, erizainak, kazetariak eta giza laguntzan aritzen diren pertsonen erahiketa antolatua eta sistematikoal, bortxaketak, janaria hartzera hurbiltzen direnen aurkako tiroketa masiboak, desinformazioa eta fake news oso era antolatuan… eta hau guztia gure ohiko hedabideetan eta sare sozialetan ikusten ari gara. Beste egun batean komentatu dezakegu zein da hedabide askoren jarrera eta konplizitate-maila edo, europar batasunaren papera honetan. (EEBBetakoa argia da, sionistak armaz hornitzea eta nazioartean babestea). Egia da eguzki izpi batzuk agertzen direla mundu osoan antolatzen ari diren manifestazioekin, besteak beste.

Ikus dezagun nondik jaso dezakegun informazio interesgarria:

https://x.com/HoyPalestina Agian X/Twitter-ren informazio-iturririk interesagarriena gaztelaniaz. Badaude beste kontu asko baina honek oso ondo zabaltzen du han gertatzen ari den guztia.

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 229