julio 2, 2024

Gora et Labora: Ekonomia planetarioa

“Planeta asko ditugu, ekonomia bakarra” Die PARTEI, Alemaniako alderdi politikoaren eslogan ospetsu hura defendatzen dute, egun, muturreraino baina aipatu gabe, Europako alderdi politiko gehienek.

Ekonomia, merkatuaren agintzapean funtzionatzen duen eta azken finean esku ikusezinaren gidaritza orojakilearen menpe primeran funtzionatzen duen, —eliteentzat bai behintzat—, izate sakratu hori.

Gure sistema ekonomikoa: hazkunde ekonomikoa. Kapitalak mozkin altuena bermatzen duten enpresetara mugitzen dira ia trabarik gabe. Dena diruz neurtzen, kuantifikatzen da. Adibidea, lehen oihana zegoen tokian ez zegoen ezer. Egurra moztu eta saldu, soja genetikoki moldatuta landatu eta belar txarren kontrako pozoiei esker soja uzta bikainak lortu eta mozkin potoloak. Abereentzako bazka. Aberastasuna.

Horrelako hazkundea betikotzea da xedea. Planeta ez zaigu inoiz txiki geratuko. Petrolioa, litioa-eta agortuko balira ere, asmatuko dute zerbait. Hazkunde kuantitatiboa egunen batean agortuko balitz, hazkunde kualitatiboarekin hasiko. Eta badago bateko diamantea karta, mahukan: mugagabeko hazkundea mundu birtualean. Mundu birtualetan “eremuak” saltzen hasi dira dagoeneko: palazio birtualak eraikitzeko, soineko birtualak, luxuzko auto birtualak, erlojuak, bitxi birtualak, botereak. Enpresa batzuen zerbitzari hoztuetan baina.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 230

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados