Papeles y electrones: Kaixomaitia.eus
Euskal Herriko zortzigarren lurraldean, Euskal Herri birtualean, inoiz gertatu den albisterik tristeena izango da, azkenean gauzatzen bada, Kaixomaitia.eus zerbitzua desagertzearena. Irailaren 13an irakurri genuen Berria.eus-en eta ordutik negar eta negar. Eta ez da gutxiagorako. Euskaldunok ligatzeko geneukan txokorik gozoena. Zerbi-tzu bikaina. Merke-merkea gainera, euro bat eguneko, diskoteka, gimnasioa eta Tinder horiek baino merkeagoa eta askoz hobea. Xinple-xinplea: zer zara, arra?, emea?, beste?, zer bilatzen duzu? Hortik aurrera maitasunaren ate zabalak zabalik. Gai-zerrenda: amodioa, xamurtasuna, onginahia, afektua, oniritzia, laztanak, ferekak, losintxak, txerak, besarkadak, musuak, zirriak, sexua… Norberak lekarkeena. Iñigo Arandiak, sortzaileak, altxorra emateko prest agertu da, ez oparitzeko, baina bai lekukoa beste bati pasatzeko prest. Bakardadea izurrite bihurtu den garaietan ongizatearen zutabeetako bat izan liteke Kaixomaitia.eus bezalako zerbitzu bat. Zerbitzu publikoa izan beharko litzateke. Osakidetzaren atal bat. Egin di-tzagun manifak, egin dezagun Crowdfunding bat. Salba dezagun Kaixomaitia! Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 231