enero 5, 2025

Deformatika: Adimen Artifiziala eta Bluesky, besterik ez… (juajua) (II)

232_deformatikaBigarren gai potoloa zein da? Sare sozialen munduan badugula beste aktore interesgarri bat Bluesky (https://bsky.app/). Twitter zaharraren esperientzia berreskuratu nahi duen sare sozial berria. Honekin ere eztabaida interesgarri batzuk sortzen dira:

X, garai batean Twitter zena, ez da erakargarria, gorroto putzu beltza bihurtu baita. Jende asko (25 miloi pasatxo hau idazterakoan) sartu da Blueskyn eta kontutan hartuta Mastodon gero eta erabiltzaile gehiago dituela eta Threads-en jende asko omen dagoela, ulergarria da X-en 120 miloi kontu galtzea. Baina zenbakiak ez daude argi, non gelditzen dira falta diren erabiltzaileak?

Bluesky-k sortu duen AT protokoloak badu bide interesgarria hurrengo urteotan. Gaur egun ezagutzen ez ditugun aplikazio eta erabilpen berri batzuk sortuko dira, zalantzarik gabe. Hackernoon-en ikerketa paregabea sortu dute, ingelesez eta oso teknikoa, badakit, baina gaia interesatzen bazaizu pena merezi du irakurtzea: https://labur. eus/hackernoon

Marta G. Franco-k El Salto-n aztertu du Bluesky-k dituen alde argiak eta ilunak: https://labur.eus/martagfranco

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 232