octubre 4, 2025

Deformatika: AA (IA) nonnahi, hau bai ametsgaiztoa (I)

235_deformatikaBai, badakit azken garaietako gaia dela, zentsu batean .com -en igo eta porrota gogorarazten dit, badakizue, dirutza sartu, xahutu, eta momenturarte behingoz, etekin sozial (eta ekonomiko gutxi eman dutela). ChatGPT, Claude, Deepseek, Qwen… eta abar luze bat ditugu gure inguruetan eta oraindik ez dakit zer alde onik ekarriko dituzten… Esango diguzue argazki eta bideo ikusgarri asko sortzen ari direla, eta diseinatzaile asko kaleratuta izango direla, edo berriz kontratuta zuzentzeko AAk egindako koheren-tzia eta hanka-sartzen handiak. Bai tira, ez naiz ez ezkor jarriko eta proposamen interesgarri batzuk ditut zuentzako…

Albanian (bai, ondo irakurri duzue, Albaniaren konkista euskal filmarena edo Enver Hoxha eta Ramiz Alia-ren jaioteherria) AA izendatu dute ministra ustelkeria obra publikoko kontratuetan bukatzeko asmoz (https://labur.eus/albaniako-aa-ministra). Galdera da ea iruzurgilearekin bukatuta gauzak ez ote liratekeen konponduko? Iruzur-terminator edo anteko bat hurrengo pausoa ote?

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 235