julio 15, 2023

Deformatika: IA, Adimen Artifiziala (II)

226_deformatika
Galdera eta kezka asko sortzen ditu IAk: datuen babesa eta tratamendua, IAren garapenean emakumeen parte hartze eskasa, emaitza lerratuak (arrazistak, misoginoak, klasistak…), aipatutako energia kontsumo ikaragarria… Gero eta gehiago dira IA guztiek kode etiko garbiiak izan behar dituztela eta UNESCO, orain dela urte batzuk, gaia lantzen hasi zen, eta hemen daude emailtza interesgarri ba-tzuk: https://labur.eus/eticaIA.Balantza batean aldekoak eta kontrakoak jartzen baditugu ideia orokor bat izan dezakegu:

Aldekoak: itzulpengintzan aurrerapausuak, bapatekotsunaren bidean, laguntzaile birtual interegarriagoak, medikuntzan diagnosia antzemateko aurrerapenak, irakaskuntzarako baliabide eta irakasteko era berriak, diseinuan eta garapenean aurrerapenak(Más…)

julio 6, 2023

Deformatika: IA, Adimen Artifiziala (I)

226_deformatikaEgunero esnatzen gara Adimen Artifizialeko “beste” aurrerapausu batekin, hauetan oinarritzen den beste aplikazo mordo batekin, IA famatua leku guztietan, zerbitzu guztietan dago: lanpostu berriak eta kenduko dituenak, bilaketa adimentsuagoak, lanak, programak, pluginak, testuak, diseinuak egiteko Prompt berriak, iraultza bati buruz hitz egiten da, lotsarik gabe. ChatGPT, Dall-e, Midjourney, Copilot, Jasper… dira aktore berriak eta, orokorrean, oraindik ez dugu ezer ulertzen.

Kapitalismoak, Marx-ek zioen bezala, bere krisialdi ziklikoak ditu, eta nik gehituko nuke iraultza teknologi berriak edo ez hain berriak baina baita ziklikoak. Hortaz aparte, Cyberdyne Systems-eko “adibidea” daukagu filmetan eta, tira, ez dira oso eraikitzaileak izan. Azter ditzagun IA-ren datu batzuk hobeto ulertzeko zer gerta-tzen ari den. (Más…)

abril 8, 2023

Deformatika: Adimen artifiziala eta euskal fedibertsoa (II)

223_deformatika

Twitter-en alternatiba den Mastodon da ezagunena eta, gainera, azken hilabetetan asko hitz egin da honetaz ehundaka mila izan baitira Twitter-retik Mastodon-era pasatu direnak … eta geratu direnak. Aukera hauek oso interesgarriak dira gure hizkuntzara egokitzeko aukera guztiak ditugulako, komunitateak mantendutako proiektuak dira, ez daude enpresa edo egolatra neoliberala baten eskuetan edo menpean eta zure zerbitzailean jarri dezakezu martxan. Ez dago batera gaizki. Ikus ditzagun gure fedibertsoaren aukerarik interegarrienak:

Mastodon.eus Twitterren alternatiba libre eta euskalduna, ez da bakarra baina bai interesgarriena.
(Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »