Gora et Labora: Nola nola marinela
![]() |
|
Hedoi Etxartek bere eskualdeko politikariei hurrengo lau urteotako plana aurreratu zien: behartsuen beharrak bete eta ahaltsuen makroproiektuak atzeratu. Ez dakit Berrian Nafarroa nola irakurri ote zenuten: “[…] Zorraren auditoretza egin. CANen, Osasunaren, Volkswagenen BEZaren ustelkeria kasuak ikertu, […] azken urteotan pribatizatutako zerbitzuak publiko bihurtu […]” Lan prekarietatearekin amaitu; hezkuntzan, osasungintzan, gizarte- zerbitzuetan dirua sartu… Niri programa asko gustatu zi-tzaidan. Dirua zertan gastatu kontuetan orain arte erabili diren irizpideak eta lehentasunak aldatzeko beharra aldarrikatzen zuen Hedoik. Ados. |