Jakin dugu, David Beckham modeloak futboletik erretiroa hartu duela. Urte luzeak gogor lanean eta 200 milioi irabazi omen ditu. Ostikadak baloiari, defentsei izkin, tattooak, kaltzontzilo sexyak, zaldi askotako autoak. Saria: 200 milioi. Lan ondraduaren saria.
Jakin dugu bestalde, aparteko 200 milioi ordaindu zizkiola Botín familiak Espainiako Ogasunari. Zergak ordaintzen, F1 autoak diruz babesten, beti izan dira prestuak, finak, Botíndarrak, Francoren garaietatik. Baina Hervé Falciani izeneko hacker dohainak zeuzkan morroi batek Botíndarrek Suitzako banku batean ahantzitako milioi batzuen frogak eraman zizkion fiskal bati. Kontu horiekin Lola Flores batek, esaterako, belaunikatu beharko zuen epailearen aurrean baina Botíndarrek sorbaldak uzkurtu eta “Perdone, mequivocaú”-edo esan eta 200 milioi Ogasunari eman. Egingo dugu kontu deskuidua besterik ez dela izan. Fin. (Más…) |