Urte hau otzan-otzana izango zela ematen zuen. Hiru beltxarga aintzira elurtuan, mantso-man-tso, eskuinetatik ezkerretara igeri egiten…
Eta konturatu orduko urtea badoa. Hemendik urte batzuetara ez dakigu zer gogoratuko dugun. Gerra egiteko, zentral nuklearrak suntsitzeko mehatxuak botatzen ziren garaia, —edo misilak—. Gasoduktuak, petrolio eta gas biltegiak suntsitzeko gutizia zegoen garaia, erregaien eta lehengaien eskasia gero eta nabarmenago zenean, sukarrez zegoen planetan.
Putinek kamerari zuzenean begiratu zion urtea, poker aurpegiarekin, eta gogorarazi zigun badauzkala, esku-eskura, Hiroshimaz eta Nagasakiz kargatutako helmen luzeko misilak. Pokerrean eta musean ohikoak diren harropuzkeriatzat jo zuten botatako ahoberokeria, eta oraingoz, gerra ohiko bidetik segitzen du, hilketak dozenaka-dozenaka, ehunka-ehunka noiz edo noiz, baina, oro har, presarik gabe. Urrun, ez gaitezen urduri jar. (Más…)
|