Papeles y electrones: On.eus
![]() |
|
Baionan aurkeztu dute proiektua 2025eko irailean. “Euskararen mundura sartzeko ate bat Interneten” izanen da, publiko zabalarentzat. Erakunde publikoetako ordezkariek erran dute sentsibilizazio lanerako «funtsezkoa” izanen dela.On!Piztu proiektua. Ona, bikaina izateko asmoz: https://on.eus Aurkezpenean hitz jokoak: “euskara, eskura”, “euskara ala ez gara?” Bi helburu nagusi: «informazio fidagarria» ematea, eta euskaratik urrun direnengana “iristea”. Ipar Euskal Herriari begira sortu badute ere, euskaldun guztiei eskainitako proiektua da. Lau hartzaile mota identifikatu dituzte Akitania Berriko hego-mendebaldean: haur euskaldunen gurasoak —15.000 lagun—, euskara ikaste ari direnak —1.500—, euskaraz bizi nahi duten euskaldunak —75.000— eta euskarara konpromisorik gabe hurbildu nahi dutenak. Publiko bakoitzari berea eskainiren diote. (Más…) |
|

Baionan aurkeztu dute proiektua 2025eko irailean. “Euskararen mundura sartzeko ate bat Interneten” izanen da, publiko zabalarentzat. Erakunde publikoetako ordezkariek erran dute sentsibilizazio lanerako «funtsezkoa” izanen dela.



