Erdi Aroan santu izatea: baraualdiak, sexurik ez, dirurik ez, otoitzaldi luzeak, penitentziak, zigorkatze selfie batzuk inoiz, sabelkeria gutxi, tentazioak saihestu, urte osoan garizuman legez bizi, umiltasunean… Tira, horrela santu izatea erraza zen. Garai haietan luzaro bizitzea oso ohikoa ez zenez, arautegiari urte bakar batzuetan eutsi eta saria eternala zen: mendeak eta mendeak, kopuru infinituan zoriontsu; horra saria. Eternitate infinitua zeruko oparotasunean, esne-mamizko ibaiak, gozokizko ortzadarrak eta maitasuna betiko, saecula saeculorum amen. (Hemen ez, han. Zeruan). (Más…) |