Gora et Labora: Koronabirus
![]() |
|
Hitza lehen aldiz Venezuelako mandazain bati entzun genion. Honek hitza zuenean, atzerriko satrapa batek aurpegira jaulki zion “Zergatik ez haiz isiltzen!?” Eta Venezuelako mandazainak mandatari ahohandiari hura bota zion: “Isil hadi hi, koronabirus!” Anekdotatxo hau herriaren memorian geratu da, mandazainak egindako beste hamaika balentria bainoago. Komunikabideek azaldu ziguten bi pertsonaien artean zegoen aldea. Bata edukazio handikoa omen, Europako jauregietan ondo hezia, bestea, ordea, kuarteletan korroskaden artean hazia. Bata nobleziaren eta tronu baten oinordeko, bestea boterea armen bidez irabazitakoa… (Más…) |