marzo 30, 2022

Deformatika: Propaganda, komunikazioen pribatutasuna eta errefuxiatuak laguntzeko APPa (I)

221_deformatika

Momentu honetan zaila da zeozer idaztea Errusiak Ukranian egin duen eraso militarra/inbasioa aipatu gabe, gainera ikaskuntza tamalgarriak (eta interesanteak) atera ditzakegu honetatik. Eta espainako gobernuak Saharar herritarrekin egin duen azken traizioa daukagu gogoan, baina hurrengo alean sakonduko dugu honetan.

Hasteko jarrira politikoa: noren alde jartzen gara? Azov milizia neonazi bere armadan guztiz integraturik eta armaturik daukan Ukraniako gobernuaren alde? Opozizioa debekatu duen gobernu hori, Donbass bonbardatu eta erasotu duena? Ba ez. Eta errusiar gobernua, talde naziak babestu duena berean eta LGTBI kolektiboen aurka oso gogor erreprimitu duena? Edo adierazpen askatasuna murriztu eta zigortu duena, joera askotako ezkerzaleak oldartu duena? Bi gobernuburuek gauza batzuk daukate amankomunean: politika neoliberalak eta pribatizazioak, autoritarismo eta militarizazioa, eta oligarkiekin dituzten harreman estuak. Eta NATOri buruz zer esan? Nire jarrera EZLNrena: https://labur.eus/adierazpenzapatista.
(Más…)

enero 5, 2022

Deformatika: Euskal Herria Solar Punk, Googlerik ez, meta.eus eta beste ekimen interesgarri batzuk (II)

220_deformatika

Beno, badakizue beti nagoela kaka ematen Google-ko alternatibak erabilzeko, posible den neurrian, albo batera uzteko, ba hemen duzue, urtea bukatu baino lehen alternatiba bildumatxoa: https://labur.eus/googlealternatibak

Euskal Herri mailan bidean dago beste proiektu interesgarria: https://denda.meta.eus/ Nextcloud lokala sortzeko ekimena. Momentuz ezer gutxi dakigu honetaz baina informazioa jasotzeko posta-e utz dezakezu…

Bukatzeko beste bideoproposamen interesgarria Durangoko Azokara joateko aukerarik ez baduzu izan: izandako aurkezpenen bideoak https://labur.eus/azokabideoak. (Más…)

diciembre 28, 2021

Deformatika: Euskal Herria Solar Punk, Googlerik ez, meta.eus eta beste ekimen interesgarri batzuk (I)

220_deformatika

Urte madarikatu hau bukatzear dagoenean, garai ilun hauek ahazteko (edo alboratzeko) asmoarekin ekimen interesgarri batzuen berri eman nahiko nizueke, urte berria beste era batean hasteko asmoz. Agian sexu gehiago eta hobeagoa izateko gomendioak espero zeniztukeen, ba tira, ez da gaurko gaia 😉

Euskal Herria Solar Punk (https://labur.eus/euskalherriasolarpunk) Beñat Irasuegik, Euskarabildua Jardunaldian eman zuen honen berri, egia bada niretzat ezaguna zen scifi utopikoa, lokala eta ekologikoan oinarritutako mugimendu hau. Interesgarria planteatzen duen lan ildoa.

Gorka Juliok itzuli du Solarpunk manifestua eta hemen duzue irakurgai: https://labur.eus/solarpunkmanifestua.
(Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »