diciembre 28, 2022

Deformatika: Adimen artifiziala (AA) eta geuk, besteak beste (I)

223_deformatika

Azken egunotan arrakasta handia lortu du AArekin (IA gaztelaniaz eta AI ingelesez) egindako aurrerapausoak. Batzuk oso praktikoak dira, irudietan moldaketak egiteko, hondoak edo pertsonaren bat kendu edo aldatzeko, zuri-beltzean egindako argazki zaharrak kolorez betetzeko edo berritzeko. Asko izan dira honekin lotutako aplikazioak eta nabarmenenak hauexek dira:

https://www.autoenhance.ai/ (15 argazki doan gero kutxatik pasatu behar) https://letsenhance.io/ (antzeko kuotak dituzte, batzuk doan eta gero ordaindu behar)

Baina zalarantzarik gabe oihartzun handiena lortu duena ChatGPT izan da (https://chat.openai.com/). Sistema honek makina batekin ustezko elkarrizketa bat mantentzen ari zarela saiatzen da sinestarazten, ez askoren esanetan, ez da hainbesterako. Kontutan izan behar duguna da horrela sistemek ez daukatela pentsatzeko gaitasunik, ezta ona edo txarra zer den ezberdintzeko. Datu meategigintza ikaragarria besterik ez dira, aurrez programatutako informazioa, amaraunean topa dezaketena, zure proposamen, galdera eta erantzunekin lortzen dituzten patroiak aztertzen dituzte eta erantzun baten forma ematen diote, hau ez da harritzekoa, ematen du kotxe saltzailearen errola jokatzen ari direla, informazioa piloa, zuri egokituta eta zu entzuteko eta sinesteko prest zaude. Eta ez, ez dira SKYNET. (Más…)

octubre 19, 2022

Deformatika: Iragarkiak borrokatu eta autofefentsa digital feminista eta TOR instalatzekoak (II)

223_deformatika

Beste aldetik badakizue askotan proposatu dizuedala TOR (Tor eta ez Thor, jeje) Browser erabiltzea posible den einean, dauden nabigatzaileen artean seguruena delako.

https://labur.eus/tor_deskargak Hemendik GNU/Linux, Macos eta Windows-eko bertsioak jaitsi dezakezue (Android-ekoak ere agertzen dira).

https://labur.eus/tor_android Hemen daukazue Google Play-tik instalatzeko bertsioa. Gogoratu F-droiden ere eskuragarri dagoela: https://labur.eus/tor_fdroid. Eta IOS erabiltzen baduzue https://labur.eus/tor_ios.

Askok galdetu duzue zelan egin behar den web sakonean (edo Deep Web zuek aukeratu izena) bilaketak egiteko. Hemen dago sistematxo bat hori egiteko, Onion (tipula) geruzeetan bilaketak egiteko https://labur.eus/ onionsearch.

(Más…)

octubre 11, 2022

Deformatika: Iragarkiak borrokatu eta autofefentsa digital feminista eta TOR instalatzekoak (I)

223_deformatika

Amets Gaiztoak dira iragakiak, berdin du nondik ikusi, aztertu edo sufritzen dituzun, normalean nabigadoreetan sufritzen ditugu baina ez dira bakarrak, edozein sare soziala erabiltzen dugunean edo mugikorrean app-a erabitzen dugunean iragarki eta “proposatutako” edukien andana jasanezina da. Nabigadoreetan noscript bezalako plugin/addons daude, orokorrean nahiko finak, gero adblock-errak ere ditugu edo ordaindupeko aplikazioaren bertsioa erosi, baina galdetu diozu zure buruari ez errotik iragarkiekin bukatzeko sistemarik dagoen? Ba ba, eta Maza du izena. Eta GNU/Linux-en zelan instalatu eta martxan jarri honako estekan azaltzen da https://labur.eus/maza

Segurtasuna aipatzen dugunean gure presentzia digitala babesteko tresnei buruz hitz egiten ari gara eta jaki badaki emakumeena dela eraso gehien sufritzen duen kolektiboa, errealitatean eta baiata mundu digitalalean ere. Donestech-etik lan interesgarria egin dute hainbat tresna eta gomendiak biltzen: https://labur.eus/emakumeen_autodefentsa_digitala
(Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »