Deformatika: Kapitalismorik basatiena ezagutuko dugu
![]() |
|
Patronalak PPko gobernuaren bidez inposatu duen lan eskubideen murrizketa basati hau ia esklabotzara garamatza. Eta ez pentsa honekin bukatzen dela kontua, hau hasiera besterik ez da: bankuek oraingoz botere gehiago izango dute, enpresarien iruzur fiskala legeztatuko dute, zerbitzu publiko ia guztiak bertan behera geratuko dira, … indar polizialak, indar armatuak (militarrak, tira), hauek ez, ez dute murrizketarik ezagutuko. Azken finean, norbaitek inposatu beharko du egoera berria… Eman diezaiogun errepasotxoa egoerari:
• http://goo.gl/WWL6G Pentsatzen zenuen elizak ere murrizketak izango zituela? Ja. Kontrakoa, diru gehiago jasoko du.
• http://goo.gl/XrMsT Euskal Herrian badaude erresistentziarako mugimenduak: Euskal gehiengo sindikalak martxoaren 29rako greba orokorra deitu dute… (Más…)
|
|

Patronalak PPko gobernuaren bidez inposatu duen lan eskubideen murrizketa basati hau ia esklabotzara garamatza. Eta ez pentsa honekin bukatzen dela kontua, hau hasiera besterik ez da: bankuek oraingoz botere gehiago izango dute, enpresarien iruzur fiskala legeztatuko dute, zerbitzu publiko ia guztiak bertan behera geratuko dira, … indar polizialak, indar armatuak (militarrak, tira), hauek ez, ez dute murrizketarik ezagutuko. Azken finean, norbaitek inposatu beharko du egoera berria… Eman diezaiogun errepasotxoa egoerari:
Gaur egun ezagutzen dugun internet bukatzeko arriskuan? Ziur aski honen inguruan ez duzue ia ezer jakingo baina EEBBetan SOPA (Stop Online Piracy Act ) izeneko ekimena aztertzen ari dira. Helburua, pirateriaren aurkako borrokaren izenean, interneten zentsurarik proiekturik handiena ezartzea izango da eta kontua ez da makala. Sistema onartzen bada, web gune baten aurkako salaketa egiten bada (copyright salaketa, adibidez), ia momentuan internetetik desagertuko da (DNS sistemetan blokeatzen da). Eta hau hasiera besterik ez da!!!
Internet eta irratiak? Ba ez, ez nago txantxetan (beno, agian bai), Gaur egun Euskal Herrian entzuten (edo entzunarazten esan beharko genuke?) diren irrati ia guztiek sarean daukate esparru berezia: Cope, Ser, Intereconomía, Onda Cero, Radio Euskadi. Guztiak jarraian ikustean hotsikara sortzen dit, glups!
