Deformatika: Status.net, Inbox2, akanpadak eta Saramago
![]() |
|
Baten batek pentsa lezake titulua nahiko kriptikoa dela baina saiatuko naiz azaltzen. Status.net da aspaldidanik ezagutzen dudan proiektua, identi.ca microblogging plataforma izan da software honetan oinarritzen den proiekturik interesanteena. Nolabait esateko Twitter askea.Twitter, Facebook, posta-e, zelako nahaste borraste… Lasaitu zure burua, Inbox2.com dator laguntzeko. Aplikazio honen helburua da kudeatzea dituzun sare sozialeko kontuak: Facebook, Twitter, Linkedin, Gmail, Yahoo… Putadarik handiena momentuz Windows-entzako dagoela. Maiatzak 15eko haserretuen akanpadak non-nahi sortu dira eta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan ditugu, eta nola ez, sarean ere eta bakoitzak domeinu desberdin baten menpean: http://bilbao.tomalaplaza.net/, http://15mpamplona.org/eu, http://acampadagasteiz.com eta http://plazan.net/ (Donostiakoa). Azken honek status.net erabiltzen du http://sarea.plazan.net/-en. (Más…) |
|

Baten batek pentsa lezake titulua nahiko kriptikoa dela baina saiatuko naiz azaltzen. Status.net da aspaldidanik ezagutzen dudan proiektua, identi.ca microblogging plataforma izan da software honetan oinarritzen den proiekturik interesanteena. Nolabait esateko Twitter askea.
Azken aste hauek ez dira aspergarriak izan, ez. Pribatasunaren alorrean denetarik ikusi dugu, eta guztia ezin txarragoa: Tom-Tom Holandako bezeroen datuak poliziari saltzen (je je, zertarako izango da?), Apple-k bere Ipad eta Iphone gailuetan gordetzen diren geoposizionamendu datuak jasotzen omen ditu etengabe, erabiltzaileak jakin gabe, eta antzekoa egiten omen du Googlek Android erabiltzen duten gailuekin, ezberdintasuna da Android-en etengabe dagoela oharra. Ez dut jakin nahi zer egiten duen Microsoft-ek bere mugikorrekin…
Uff, garai gogorrak bizitzea egokitu zaigu, zalantzarik gabe. Japonian lurrikara, tsunamia eta apokalipsi nuklearra Fukushiman, Euskal Herritik oso gertu daukagu Garoña, honen bikia. Ikaratuta, Nuclenor-reko langileak rapeatzen ikusten ditugun bitartean (
