febrero 14, 2013

Deformatika: Alternatibak eraikitzen erasoari eusteko

cabecera_EK150_deformatika
r150_deformatikaEtorkizun distopiko batean murgildurik egongo bagina bezala, gure inguruan hainbeste borrokekin lortutako apurrak lapurtzen dizkigute inpunitate handiz. Honen aurrean alternatibak eraiki behar ditugu, nahitanahiez. Batzuk martxan daude eta ezagutzea interesgarria izan daiteke:

 Coop57, Fiare edota Triodos kontutan har dezakezu finantziazioaren alorrean (dirua gorde edota eskatu). Posible al da etika eta finantzak elkarturik ikustea? Badiru baietz.
Osoko kooperatiben figura nahiko ezezaguna da EHan baina Kataluñan esperientzia interesgarriak daude: https://cooperativa.ecoxarxes.cat/,  http://cooperativa.cat/. Gasteizen “Desazkundea” taldearen inguruan proiektua martxan jartzeko gogoak eta zerbait gehiago dago: http://decrecimientoybuenvivir2012.wordpress.com/ (Más…)

enero 21, 2013

Deformatika: Iruzurrak, dokumentu anonimoak eta surgere.org

cabecera_EK149_deformatik copia
r149_deformatikaPuff, hasiko gara PPk etengabe eskaintzen dizkigun “ustezko” iruzur berri batekin. Ez, ez da BEZaren igoera, lan erreforma basatia, guztion diruaz haien banka hornitu, elizari nahi duen guztia oparitzea, langile publikoei aparteko soldata lapurtu edo gure agure eta atsoei pentsioak dagokiena baino askoz gutxiago igo. Kasu honetan da astelehenetan gertatzen ari den fenomeno bitxia: erregaien salneurria jaisten da egun batez eta gainontzeko egunetan berreskuratzen du bere ohiko salneurri basatia. Kontua da, Hiru sindikatuko bozeramaile baten arabera, (http://murrizketarikez.wordpress.com/2012/12/08/gobierno-y-petroleras-juegan-con-las-pensiones/) astelehenetan Kontsumorako Prezioen Indizerako hartzen direla datuak eta hori dela eta akordio batera heldu omen dira erregaien multinazionalak eta PPko gobernua, astelehenetan prezioak jaisteko eta KPI faltsuki baxua mantentzeko. (Más…)

noviembre 24, 2012

Deformatika: Hauteskunde ostekoa, Micro$oft-eko hurrengo madarikazioa, Ubuntu eta zerbitzu interesgarri bat

Ez gara gehiegirik luzatuko baina emaitzak, oro har, ez dira izan lehian egon direnen gustukoak. EAJ garaile baina 3 eserleku galduta, EHBilduk emaitza bikainak baina Gipuzkoan ez horrenbeste, PSE-EEkoek zaplastako ederra jaso dute, 9 eserleku galduta baina dimisiorik ez (tira, Rubalcabaren ildotik), PPk ere hostia ederra jaso du, 3 galduta, baina, tira, badakizue ez dutela inoiz galtzen. Aipatzekoa ere UPyD-ko troll-a jaisten eta jaisten baina eserlekua mantenduta, kaka. Ezker Batua-Berdeak-Ezker Anitza-Los verdes-IU eta ez dakit zer, ridikulu handia eginez eta Aranak dimisioa aurkeztu du. Equo? Quo Vadis? Gainontzeko datuak eta azterketarako konparazioak: http://www.hauteskundeak.net
Hau irakurtzen egongo zarenean windows 7 izango duzu non-nahi, marketing kanpaina itogarriei esker. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »