diciembre 15, 2019

Gora et Labora: Parkinsonen Legea

 

Zutabe dohatsu hau idazteko prentsara jo ohi dugu dokumentatzeko eta, agidanez, prentsan ere Parkinsonen huskeriaren legea betetzen da.

C. Northcote Parkinson jaunak 1957ko klasikoan zera azaldu zuen: «Agendako edozein gairi eskainitako denbora, bere garrantziaren alderantzizko proportzionala da». Horretarako zentral nuklear bateko goi kontseiluko batzar formal bat irudikatu zuen. Gai-ordenako puntu potoloekin ez dira kontseilari jaunak luzatu. Teknikariek proposatu badute milioi asko balioko duen aldaketa bat, ba aurrera. Batzarra arin doa. Gai-ordenako azken puntuarekin, ordea, bizikletentzako aterpetxo bat egitea, hor bai kontseilari jaun txit goren guztiek badutela zer esan, eta puntu hori luuuze eztabaidatuko da.

Prentsan ere Parkinsonen lege hau betetzen da. Esaterako, gizonezkoen futbol kontutxoekin orriak eta orriak. Txinatar denda batean plastikozko kutxa batzuk erosi eta botoz bete zituztela 2017. urtean, eta oraindik ere zer esan. Urriaren 1ean pare bat milioi euro alferrik xahutu = Malversación.

Beste kontu batzuekin, ordea, di-da. Esaterako itotzen diren etorkinak, planetaren beroketa, bankaren erreskatatzea. Bizpahiru milioi beharrean 60.600 milioi. Edo 77.000. Edo 39.500 milioi. Berdin dio. Huskeriak. Kontua konpondu da kartzelen beharrik gabe. Arduradunen ondarea kaltetu gabe. Zuhurki.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados