octubre 4, 2024

Gora et Labora: Fusioak

Zera irakurri dut, Adimen Artifizialari esker minbizia sendatzeko urrats itzelak egingo direla. AA horiek medikuek ikusten ez dituztenak antzematen dituzte. Bestalde, AA erabiltzen ari ei dira fusio nuklearraren prozesua kontrolatzeko eta egonkortzeko. (Ikus cnnespanol.cnn.com/2024/02/21, munduko makinarik potenteenak (sic) erakusten dituen bideoa eta guzti).

Minbizirik gabe eta energia murrizketarik gabe biziko gara. Laster. Bankuak ere fusio prozesuetan hasiko dira AAren aholkuei jarraiki. Estatuen mugak gainditzen hasi dira dagoeneko fusioak. Italiar banku batek banku alemaniar bat erosiko duela iragarri du.

Batzuek badute interesik ekonomiaren elur bola azkarragotzeko, handiagotzeko. Hazkunde ekonomikoak mugarik ez du. Planeta asko dauzkagu, ekonomia hazkor bakar bat. Eta ekonomiaren lema Musk, Bezos, Zuckerberg bezalako lemazainek gobernatzen dute. Gogoratzen Rodrigo Rato? International Monetary Fund-eko zuzendaria, Espainiako presidenteordea, presidente izateko faboritoa, Ekonomia eta Ogasuneko ministroa, black txartelen onuraduna, putazalea…

Askotan kontatu dizkigute, esaterako, Manos limpias sasisindikatuaren balentriak. Inork gutxik, ordea aipatzen du inoiz, 15MpaRato (caso-bankia.com), Xnet (Espainiako ligan jokatuz, WikiLeaks baino ezezagunago) edo PartidoX bezalako ekintzaileen taldeak.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 231

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados