Deformatika: Adimen Artifiziala eta Bluesky, besterik ez… (juajua) (I)
Beno, gaurko bi gai nagusiek badute puntu bat amankomunean: erabili ditzakezuela egun hauetako bazkari zein afaritan egongo den koinatu nazkagarri hori isilarazteko. Hau da Olentzarorako prestatu dizuegun opari aparta ; – ) Gaur egun euskaraz AA ia guztiek badute euskaraz ulertu eta erantzuteko gaitasuna, ChatGPTrekin hasita eta Claude-rekin jarraituz Llama-raino heldu arte. Egia da azken honek gure hizkuntzaren ikerkuntza eta garapena bultzadu duela, euskarazko modeloak sortuz. Teknologia berri bat martxan jartzen denean kontzeptu berriak ere sortzen dira eta AAren kasuan agian gehiegizkoak dira: Machine eta Deep Learning, Sare Neuronalak, Ereduak, etab. luze bat. Gaiari heltzeko bidean ikara-aurpegi gehiegi ikusten dira nonnahi… Honetan sakondu nahi baduzue, hona hemen proposamen batzuk hasteko. Lehengoa da https://huggingface.co/-n doako kontu bat ireki eta hasi trasteatzen. Gero botaiozu begiradatxoa gomendio hauei: https://huggingface.co/HiTZ EHUk sortutako Hitz Zentroak badu espazio interesgarri batzuk eta eredu/models, datu multzoak/Datasets anitzak. Latxa izenekoa oso interesgarria da. Orai-k beste eredu interesgarri bat sortu du: Llama-eus-8b izekekoa (https://huggingface.co/orai-nlp/Llama-eus-8B). Kasu honetan Metak (bai, Facebook, WhatsApp eta Instagramen atzean dagoen enporioa) sortutako Llama-n dago oinarrituta (https://www.llama.com/). Open source omen da Llama. Mintxu S. López © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 232