Gora et Labora: Aurrean
![]() |
|
Zutabe hau idazteko konpromisoa eta… paper zuriaren amildegia aurrean. Idazmakina hutsik utzi, altxatu, ura edan eta lasaigarri zaidan ariketa: barneko arropa zuria lisatzea. Almidoiaz lisatzearekin, hara non inspirazioa: barne arropa zurian. Karmeldar oinutsek brodaturik gure Zazpiak bat; Arabako armarrian, EN AUMENTO DE LA JUSTICIA CONTRA MALHECHORES. Horra inspirazioa. Bai! Idazluma altxatu behar da GAIZKILEEN KONTRA, JUSTIZIA HANDITZEKO. |