octubre 6, 2021

Deformatika: Zinemaldiaren itzalak, fitxategiak transferitu eta zure bulegoa online (I)

219_deformatika

Hau jasoko duzunean Zinemaldia bukatuta egongo da, sariak banatuta eta hurrengo edizioa prestatzeko oinarriak jartzen egongo dira. Zoritxarrez aurkengo edizioak baditu 2 puntu beltz, oso deigarriak gainera: alde batetik Johnny Depp aktoreari (eta bere emazte ohiaren ustezko erasotzailea) emandako saria, ikuspuntu logikorik ez daukana, gutxienez bere kontran dauden frogak argitu arte eta, honekin lotuta, prentsaurrekoan izandako zentzura aktoreari honi buruzko galderak egiten saiatu direnean. Emakume zinegileak, feministak, kazetariak eta dezentzia apur bat daukagunok oso haserre gaude, horrelako jarrera onartezinak dira eta gainera diru publikoaz finantziatzen den ekintza kultural batean… Beste arazoa da euskara gutxieztuta dagoela, oso filme gutxi onartu/aurkeztu dira euskaraz, eta joera hau ez da zuzentzen. Eskaintza zabala eta kalitatezkoa izanda, zer dela eta jarrera hau?

Zeozer positiboarekin geratu behar bagara, filma interesgarriez aparte, Rozalen Zea Mays-ekin euskaraz abestutatako Negua joan da ta kantua izando da: https://labur.eus/RHAjJ
(Más…)

julio 14, 2021

Deformatika: Faxismoaren aurkako antolakuntza analogikoa eta digitala (hurbilpentxo bat) (II)

r167_comosehace

Ez dut bukatu nahi autodefentsa digitalerako gomendio batzuk aipatu gabe: Signal Telegram baino seguruagoa da eta hau WhatsApp baino. Gogoratu argazkiak sare sozialetara igotzen dituzunean aurpegiak desitxuratzen badituzu bertan agertzen direnak babesten ari zarela. Hitzaldietan argazkiak edo bideoak atzetik atera, jendea identifikatzeko zailtasunak jarriz. Eta metadatuak (media fitxategietan gordetzen diren datuak, kokapena, smartphonearen identifikazioa, etab) ezabatzen badituzu asko hobe: Scrambled Exif (https://labur.eus/oQcZH) erabiltzen dut Android-en baina IOS-en aukerak izango dituzu, bilatu.

(Más…)

julio 6, 2021

Deformatika: Faxismoaren aurkako antolakuntza analogikoa eta digitala (hurbilpentxo bat) (I)

r167_comosehace

Bai, badakit oso gai landua dela, baina gero eta behar gehiago ditugu faxismoaren aurkako borroka antolatuan. Eta tresna asko ditugu eskuragarri. Lehengoa beti da analogikoa: beti esan zaigu irakurri, bidaiatu eta elkartu pertsona ezberdinekin, horrek lagunduko digula asko, eta izan daiteke baina Pol Andiñach -ek esaten zuen bezala: Faxismoa fronte posible guztietan borrokatuz sendatzen da. Gehiago sakondu nahi baduzu honetan hona hemen ekimen eta tresna batzuk

https://www.eldiario.es/cultura/rock-une-frenar-fascismo_1_8061284.html Rock-ak bat egiten du faxismoa geldiarazteko. Oso ekimen interesagarria eta bateratzailea. Horrelakoetan beti gogoratzen naiz Woody Guthriek bere kitarrari buruz ziona: “This machine kills fascists”.
(Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »