abril 7, 2024

Deformatika: Gazaren sarraskia, erregetoia detektatzeko gailua eta urtxintxa armatuak (II)

228_deformatikahttps://www.tiktok.com/tag/palestine?lang=es Tik-tok-en kontu asko daude Palestina eta Gazari buruz informatzen, asko dira lokalak eta txosten batzuen arabera Israel errelatoa galtzen ari da sare sozial honetan. Agian horixegatik debekatu/zentsuratu/saldu nahi du EEBBetako gobernuak…

https://www.instagram.com/palestinahoy1/?hl=es Palestina Hoy-k informazio asko zabaltzen ari da eta pena merezi du jarraitzea.

https://t.me/PalestinaHoy Aurrekoaren kanala Telegramen, maiz eguneratzen dute informazioa.

Hedabide asko dira segimendu egokia egiten ari direnak, gurean Naiz eta Berria, bereiziki. Estatu mailan aipatzekoa da El Salto daukan kobertura: https://www.elsaltodiario.com/palestina (Más…)

marzo 30, 2024

Deformatika: Gazaren sarraskia, erregetoia detektatzeko gailua eta urtxintxa armatuak (I)

228_deformatikaOso zaila da umorea egitea Palestinan, bereiziki Gazan, Israelek burutzen duen genozidioa gertatzen ari denean. Badakit ez dela masakre bakarra, Ukrainia, Yemen, RASD etab. luze bat aipa dezakegu baina Palestinarena bereiziki larria da Israelgo estatuak biztanleariaren kontra erabiltzen dituen eraso bortitxak eta izengabeak: zibilen aurkako bonbardaketa sistematikoa, ospitalen suntzizpena, medikuak, erizainak, kazetariak eta giza laguntzan aritzen diren pertsonen erahiketa antolatua eta sistematikoal, bortxaketak, janaria hartzera hurbiltzen direnen aurkako tiroketa masiboak, desinformazioa eta fake news oso era antolatuan… eta hau guztia gure ohiko hedabideetan eta sare sozialetan ikusten ari gara. Beste egun batean komentatu dezakegu zein da hedabide askoren jarrera eta konplizitate-maila edo, europar batasunaren papera honetan. (EEBBetakoa argia da, sionistak armaz hornitzea eta nazioartean babestea). Egia da eguzki izpi batzuk agertzen direla mundu osoan antolatzen ari diren manifestazioekin, besteak beste. (Más…)

enero 5, 2024

Deformatika: Gabonak direla eta, jarri dezagun tinko segurtasun digitalean (II)

228_deformatikaMezularitza aplikazioetan mundu bat dago, askok WhatsApp erabiltzen dute guztiz insegurua izan arren. Telegram eta Signal dira beste bi aukera interesgarri, bigarrena gehiago. Badaude beste batzuk baina agertu den azkenetarikoa https://speek.network/ da. Oinarria da guztiz deszentralizatua eta segurua dela. Ez da gutxi.

Influenzer antifak egon badaude

Kezka handia da gero eta influenzer fatxa gehiago daudela eta nerabe eta gazteengan daukaten eragina oso nabarmena dela. Honen aurrean baditugu beste adibide interesgarriagoak eta Pantubek hauen berri ematen digu. Haiek adierazten dutenaren arabera: Pantube talde independentea da, laguntza, zabalkundea eta elkarrekiko laguntza ematen dituena, horizontalki antifaxista, antikapitalista, antikapazitista, ekologista, feminista-transincluista eta dekoloniala. https://pantube.tv/ (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »