marzo 30, 2023

Deformatika: Adimen artifiziala eta euskal fedibertsoa (I)

223_deformatika

Azkenaldi honetan leku eta elkarrizketa ia guztietan agertzen da Adimen Artifiziala (AA): olerkiak, liburuak, aplikazioak, web guneak etab sortzeko aukera ematen omen digu, edo testutik irudia edo bideoa sortu, zure CV sortu oinarrizko datuak emanda, filme baten gidoia idatzi oinarri batzuk emanda, gaixotasunak antzemateko aukera gehiago… Aukerak mila izan daitezke baina zalantzak ere: nondik ateratzen dira edukiak? Fidagarriak al dira emaitzak? Sortutakoa norena da… Askok planteatzen dute gaur egun gure galderak eta frogekin AA entrenatu besterik ez dugula egiten, nolabaiteko ikaste-prozesuan gaudela sartuta eta gure papera… hornitzailearena da.

Agertzen ari diren AA zerbitzu guztien berri izatea ez da batere erraza baina zorionez aukera paregabea daukagu horretarako: https://allthingsai.com/ (Más…)

enero 5, 2023

Deformatika: Adimen artifiziala (AA) eta geuk, besteak beste (II)

223_deformatika

Hauen arrizkuaz denbora asko daramate ohartarazten MIT bezalako erakundeak (https://labur.eus/2hgkj) eta kexak ugariak izan dira, benetako AA garatzeko taldetan, etikaz arduratzen diren ikertzaieak kaleratuta izan direla, Google-n adibidez (https://labur.eus/AAetikoa). Gaur egun esan dezakegu garapen fasean dauden AA proiektuetan, emaitzetan kutsu arrazista eta matxista antzeman dute eta enpresa haundiek ez dute honekin inolako arazorik. Eta, hau bai, zoritxarrez SKYNET zuria eta misoginoa izan daiteke.

Bukatzeko proposamen pare bat egun hauetan disfrutatzeko:

Ez naiz nekatuko gomendatzen baina EHan badaukagu Rol Playing Game proiektu polita martxan azpaldidanik: https://atopia.eus/ eta honen liburuaren pdf-a askatu dute eta web gunean daukate jarrita zu jaisteko prest. (Más…)

diciembre 28, 2022

Deformatika: Adimen artifiziala (AA) eta geuk, besteak beste (I)

223_deformatika

Azken egunotan arrakasta handia lortu du AArekin (IA gaztelaniaz eta AI ingelesez) egindako aurrerapausoak. Batzuk oso praktikoak dira, irudietan moldaketak egiteko, hondoak edo pertsonaren bat kendu edo aldatzeko, zuri-beltzean egindako argazki zaharrak kolorez betetzeko edo berritzeko. Asko izan dira honekin lotutako aplikazioak eta nabarmenenak hauexek dira:

https://www.autoenhance.ai/ (15 argazki doan gero kutxatik pasatu behar) https://letsenhance.io/ (antzeko kuotak dituzte, batzuk doan eta gero ordaindu behar)

Baina zalarantzarik gabe oihartzun handiena lortu duena ChatGPT izan da (https://chat.openai.com/). Sistema honek makina batekin ustezko elkarrizketa bat mantentzen ari zarela saiatzen da sinestarazten, ez askoren esanetan, ez da hainbesterako. Kontutan izan behar duguna da horrela sistemek ez daukatela pentsatzeko gaitasunik, ezta ona edo txarra zer den ezberdintzeko. Datu meategigintza ikaragarria besterik ez dira, aurrez programatutako informazioa, amaraunean topa dezaketena, zure proposamen, galdera eta erantzunekin lortzen dituzten patroiak aztertzen dituzte eta erantzun baten forma ematen diote, hau ez da harritzekoa, ematen du kotxe saltzailearen errola jokatzen ari direla, informazioa piloa, zuri egokituta eta zu entzuteko eta sinesteko prest zaude. Eta ez, ez dira SKYNET. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »