diciembre 17, 2017

Gora et Labora: Modern Times

Garai modernoetara egokitzeko, aurreko batean monasteriora coach bat ekarri genuen. Mindfulness. Lehena: hizkuntza eguneratu beharra genuela.

Oraindik ere latinez mintzatzen garen bekatari hauek ez ginela trendy entzun behar izan genuen. Cool izateko monasteriokook marketin pixka bat behar genuela. Interneten saldu, ate ondoan vending saltoki bat inplementatu. Saltzing, zuzendu zion gure anaia batek. “Hori duk eta…” entzun behar izan zuen, “Frankfurt saltxitxak saltzing, bai, vending saltoki bat inplementatu behar duzue zuen komentu honetan. Hi izan behar haiz hemengo CEO. Just do it!”. (Más…)

noviembre 12, 2017

Gora et Labora: #ForgetCatalonia

Monasterioko liburutegitik anoa jateko besterik irteten ez den honek munduko hutsalkeria guztiak ahaztu eta gogoa filosofia garbiaren problemetan murgilduta igaro nahiko lituzke geratzen zaizkion bizitzaren azken hondarrak, azken hamarkadak.
(Más…)

octubre 6, 2017

Gora et Labora: Infernua

Joan da uda, joan da oporraldia. Pasa dira txiringito egunak, txosna gauak. Igaro dira udako sargoriak, aparkaleku beteak, liburutegi hustuak. Eta hemen gaude, berriro ere, hausnarketa mami-tsuak partekatzeko prest.

Konturatu orduko, Karmaren edizioa ixteko azken minututan, gogoratu dugu klasikoen berrirakurketa noiz edo noiz abandonatu behar dugula gure jakinduria eskuzabal partekatzeko.
(Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »