julio 2, 2023

Gora et Labora: Hezkuntza Legehoni amen

Pentsa daiteke nominan dauden spin doctors horien aholkue jarraiki erantzun ziela aurreko batean Hezkuntza sailburuak kazetari zorrotzari (Irati Urdalleta, Berria, 2023-6-3).

Garaietan esaten zen bezala, kandela bat Jaungoikoari eta beste bat Deabruari. Koherentzia politikoak aspaldian eman dituen perlarik distiratsuenak lortu zituen Urdalletak.

Irakurleok pozik geratu ginen izenburutik bertatik. “Sailburua, itunpekoen alde, beti; eskola publikoa ardatz, noski”. Ona lerroburua.

Hezkuntza Lege berriarekin ‘euskara ardatz izango da’, iragarri zigun, (baita erdaraz curriculumaren % 80 antolatzen duten zentroetan ere). Euskara irakasgaian ebaluazioa eta kalifikazio gogaikarrietatik salbuetsita geratzen diren ikasleak aipatu ez.

Irakurle batzuk zer pentsa ez genekiela geratu ginen irakurri genuenean Lege berriak laikotasuna bermatuko duela, besteak beste beren estatutuetan katolizismoaren baloreak sustatzeko asmoa aitortzen duten eskola kristauetan. (Más…)

marzo 26, 2023

Gora et Labora: 2023

Dena zerbitzugune galdu batean hasi zen. Lana metatua eta egun hartan goizago abiatu zen langilea. Gasolindegian gelditu zen eta depositua bete. Bihar garestiago, pentsatu zuen. Ordaindu baino lehen zerbait erostea erabaki zuen. Mostradorera solido 1, likido 1 eta gutizia 1 ordaintzera. Zerbitzariak aholkatu dio beste marka bateko gutizia. Langileak ezetz. Ez du gehiago ordaindu nahi. Orduan zerbitzariak azaldu dio, beste marka batekoa eramanez gero, berak hautatutakoa ere eraman dezakeela. Eskaintza berezia zortziakbaino lehenago. Ordaintzeko prest zeukan diruarekin 2 gutizia!

Horrela hasi zen dena. Merkatuak, hasieran, horrelako inperfekzio txikiak erakutsi zituen. Gero, material batzuen eskasiak etengabeko hazkundea gelditu zuen, ez-dakit-non gatazkak, gerrak zeudelako. Edo. Dirua egon bai, banku zentralak gero eta gehiago inprimatzeko prest, baina ekai batzuk, lehengai batzuk, erregai batzuk, merkatuan nahi beste agertu ez. Estanflazioa. (Más…)

diciembre 24, 2022

Gora et Labora: 2022

Urte hau otzan-otzana izango zela ematen zuen. Hiru beltxarga aintzira elurtuan, mantso-man-tso, eskuinetatik ezkerretara igeri egiten…

Eta konturatu orduko urtea badoa. Hemendik urte batzuetara ez dakigu zer gogoratuko dugun. Gerra egiteko, zentral nuklearrak suntsitzeko mehatxuak botatzen ziren garaia, —edo misilak—. Gasoduktuak, petrolio eta gas biltegiak suntsitzeko gutizia zegoen garaia, erregaien eta lehengaien eskasia gero eta nabarmenago zenean, sukarrez zegoen planetan.

Putinek kamerari zuzenean begiratu zion urtea, poker aurpegiarekin, eta gogorarazi zigun badauzkala, esku-eskura, Hiroshimaz eta Nagasakiz kargatutako helmen luzeko misilak. Pokerrean eta musean ohikoak diren harropuzkeriatzat jo zuten botatako ahoberokeria, eta oraingoz, gerra ohiko bidetik segitzen du, hilketak dozenaka-dozenaka, ehunka-ehunka noiz edo noiz, baina, oro har, presarik gabe. Urrun, ez gaitezen urduri jar. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »