diciembre 25, 2020

Gora et Labora: Know-how

Zenbat balio dute zure datuek? Zenbat balio du sare sozialetan ematen duzun denborak?

Irratian entzun dut Facebooken akzioak %2 jaitsi direla, enpresak laster AEBetan, monopolioen kontrako auzi batean arrisku batzuk hartuko dituelako. ‘Herriak Facebooken kontra’ edo, izendatuko dute hemendik urte batzuetara abokatuen filmetan. Irratiko esatariak argitu du aurten akzioek %60 igo direla. GAFAM taldeko besteen pare. Gure soldaten pare.

Gure familiako aitona batek horrela definitzen zuen kapitalismoa: ‘azkarrak tentela lanean jartzen du’. Irribarre batekin isiltzen zuen nork eramaten zuen tartaren puska handia eta nork hondarrak, apurrak.

Nola ekoizten da tarta? Esate baterako, youtuberrak kexatu egiten dira Youtuberen algoritmoaren tiraniaz. Bideo txukun bat egiteko orduak behar omen dituzte, eta gero, milaka bisiten truke, sor-tzaileek hutsaren hurrengoa irabazi. Patreon bezalako plataformak sortu dituzte, sortzaileek limosnatxoa eskatzeko. Eta youtuberrak izango dira beren denbora eta lanaren truke limosnatxoak jasotzen dituzten bakarrak. Sare sozial gehienetan jendeak doan sortzen eta partekatzen ditu edukiak. Eta datu pertsonalak. (Más…)

octubre 8, 2020

Gora et Labora: Indultumetroa

Espainiako egungo gobernu soziata-komunista horrek badu zer ikasi Aznar presidentearengandik. Aznarren garaian eman ziren presoentzako indultu, grazia eta barkamen gehien. Azken 25 urteetan ia hamaika mila indultu eman ditu Espainiako botere exekutiboak. Eskuzabalena, Aznarren gobernu gogoangarri hura, Kristoren legionario eta Opuseko ministro haiekin. Izan ere, tradizio kristauak iradoki eta Espainiako legeak bedeinkatzen du, noiz edo noiz, preso bat edo beste askatzea. Edo 11.000 askatzea.

Ingurumenaren aurkako delituak, norbanakoaren askatasunaren aurkakoak, prebarikazioa eta (ezkutuko) diruaren bidegabe erabiltzea, izan dira indultatuenak. Drogen trafikoa gobernatzen ibilitakoak, eta (120 orduko) galdeketetan atxilotuekin nahikoa adeitsu jokatu ez zuen polizia batek edo bestek ere indultua jaso du inoiz. Edo Ministerioren bat edo Banku handi bat gidatzen ibilitako baten batek. (Más…)

junio 28, 2020

Gora et Labora: Etebebi

Gure kultura garaikide herrikoia ondo ezagutzeko, intelektual batek egin beharreko sakrifizioak: bertso saio bat zuzenean entzun, —ez du balio bertso-afaria, sakrifizioa ez baita—, pilota partida bat, herri kiroletako dema bat, alarde bat… Eta sakrifiziorik gailena: ETBko saio bat aditu.

Nik, apaltasun faltsurik gabe botako dut, sakrifizio horiek eta gehiago egin izan ditut. Gure kultura herrikoia barrutik bizi izan dudala esan ahal izateko, besterik ez bada ere. Eta ETB saio batzuk ikusteagatik ohoreren bat, sariren bat-edo, merezi dudala uste dut. Baina jende askok, ehunetik bik-edo, egiten omen duenez, ez didate ezer emango. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »