diciembre 29, 2020

Deformatika: 2020 urte ametsgaiztoa agurtu (I)

r167_comosehace

Bai, badakit nahikoa dela urtea bukatzen denean, izandako urteari begirada bat bota eta datorrenari begira jartzeko ohitura dagoela baina ez da kasua izango zuen Deformatika maitagarrian eta salto egingo dugu zuzenean 2021era, atzera, ia, begiratu gabe.

Nire lehen gomendioa, argi izango duzuenez, segurtasuna, pribatutasuna eta software librearen aldeko aldarrikapen potentea izango da. Argi eta garbi esango dizuet: zuen gailuek zelatatzen zaituztete: mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, bozgoragailu “adimendunak”… guztiak daude prestaturik egiten, esaten, bilatzen, idazten, bidaltzen, erosten, komunika-tzen… duzun guztiaren berri zure gailuen benetako jabeei bidaltzeko. Eta jabea ez zara zu: Apple, Google, Amazon, Facebook… etabar luze bat dira.

Alternatibak egon badaude eta kontutan hartu behar dituzue: (Más…)

octubre 20, 2020

Deformatika: Pandemiaren bigarren faserako presta dezagun gure burua… (II)

r167_comosehace

https://meet.jit.si, bideokonferen-tzia plataforma askea, segurua eta pribatutasuna oinarri daukana. Euskaratuta dago eta gurean asko erabiltzen hasi da, gero eta gehiago. Ordenagailuan ez duzu ezer erabili behar, nabigadoreetan erabili dezakezu eta Android eta IOSentzako app-ak ditu. Bilatzen baduzu Zoom, Teams edo antzekoen alternatiba hau da zurea!!!

https://www.duplicati.com/ babes kopiak egiteko sofware librea eta multiplatforma (GNU/Linux, MacOS eta Windows-entzat). Datu guztiak enkriptatzen ditu eta online gorde ditzakezu ohiko zerbi-tzuak erabiliz. (Más…)

octubre 12, 2020

Deformatika: Pandemiaren bigarren faserako presta dezagun gure burua… (I)

r167_comosehace

Isolamendua pasatu eta gero, hasten da uda eta turismoaren industriari mesedea eginez, desagertzen dira hartutako neurri gehienak (musukoak edo, nik diodan moduan, mozalak salbuespen) eta berriro handitzen da inoiz dezagertu ez zen koroabirusa. Orain turismo garaia bukatu egin dela, hasiko dira nonnahi udan zehar hartu eta mantendu behar ziren neurriak. Ekonomiak agintzen duenean guztion osasuna kaltetuta gertatzen da, eta hau behin eta berriro ikusi dugu, baina ez dugu ikasi, haiek bai, zoritxarrez.

Asko hitz egin da koroabirusa antzemateko instalatu beharreko APPak direla eta, pribatutasuna, konfidentzialitatea, etab non gelditzen diren. Nik apostua egin dut https://opencoronavirus.app/ -en alde. Gardena, kodea Github-en ikusgai dago, Ionic erabili dute programazio mailan eta administrazio ezberdinen eskuetan jartzeko asmoa agertu dira hasieratik. Ekimen interesagarria, benetan. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »