Gora et Labora: Modern Times
![]() |
|
Garai modernoetara egokitzeko, aurreko batean monasteriora coach bat ekarri genuen. Mindfulness. Lehena: hizkuntza eguneratu beharra genuela. Oraindik ere latinez mintzatzen garen bekatari hauek ez ginela trendy entzun behar izan genuen. Cool izateko monasteriokook marketin pixka bat behar genuela. Interneten saldu, ate ondoan vending saltoki bat inplementatu. Saltzing, zuzendu zion gure anaia batek. “Hori duk eta…” entzun behar izan zuen, “Frankfurt saltxitxak saltzing, bai, vending saltoki bat inplementatu behar duzue zuen komentu honetan. Hi izan behar haiz hemengo CEO. Just do it!”. (Más…) |