enero 6, 2021

Deformatika: 2020 urte ametsgaiztoa agurtu (II)

r167_comosehace

https://labur.eus/alternatibakegonbadaude Web gune honetan, software pribatiboaren alternatibak eskeintzen dizkigute.

https://labur.eus/googlegabe Aurreko biak interesgarriak baldin badira, honek betetzen du hirukotea: Google-ik Gabeko Internet. Tresnak, zerbitzuak, alojamenduak… Alternatibak egon badaude.

Lehen aipatzen nuen bozgoragailu adimendunena, egun Amazon eta Google-n eskuetan daude ia gehienak, baina segurtasuna, pribatutasuna eta sofware librean oinarritutako alternatiba interesgarria daukagu Mycroft-en eta ekimen oso interesgarria jartzen ari da martxan EH mailan Talaios, Elhuyar eta Skura-ren eskutik euskarazko bertsioa datorren udan izan dezagun: https://labur.eus/mycroftEUS. (Más…)

diciembre 29, 2020

Deformatika: 2020 urte ametsgaiztoa agurtu (I)

r167_comosehace

Bai, badakit nahikoa dela urtea bukatzen denean, izandako urteari begirada bat bota eta datorrenari begira jartzeko ohitura dagoela baina ez da kasua izango zuen Deformatika maitagarrian eta salto egingo dugu zuzenean 2021era, atzera, ia, begiratu gabe.

Nire lehen gomendioa, argi izango duzuenez, segurtasuna, pribatutasuna eta software librearen aldeko aldarrikapen potentea izango da. Argi eta garbi esango dizuet: zuen gailuek zelatatzen zaituztete: mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, bozgoragailu “adimendunak”… guztiak daude prestaturik egiten, esaten, bilatzen, idazten, bidaltzen, erosten, komunika-tzen… duzun guztiaren berri zure gailuen benetako jabeei bidaltzeko. Eta jabea ez zara zu: Apple, Google, Amazon, Facebook… etabar luze bat dira.

Alternatibak egon badaude eta kontutan hartu behar dituzue: (Más…)

octubre 20, 2020

Deformatika: Pandemiaren bigarren faserako presta dezagun gure burua… (II)

r167_comosehace

https://meet.jit.si, bideokonferen-tzia plataforma askea, segurua eta pribatutasuna oinarri daukana. Euskaratuta dago eta gurean asko erabiltzen hasi da, gero eta gehiago. Ordenagailuan ez duzu ezer erabili behar, nabigadoreetan erabili dezakezu eta Android eta IOSentzako app-ak ditu. Bilatzen baduzu Zoom, Teams edo antzekoen alternatiba hau da zurea!!!

https://www.duplicati.com/ babes kopiak egiteko sofware librea eta multiplatforma (GNU/Linux, MacOS eta Windows-entzat). Datu guztiak enkriptatzen ditu eta online gorde ditzakezu ohiko zerbi-tzuak erabiliz. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »