septiembre 5, 2012

Deformatika: Dirurik gabeko alternatibak (egon badaude)

Ummm, Espainia interbeniturik, Nafarroako aurrekontuetan murrizketa sozial etengabeak, Euskal Autonomia Erkidegoan murrizketak baita hezkuntzan eta kulturan, Osakidetzan… Gizarte laguntzak eta oinarrizko errenta (RGI delakoa) jasotzen dutenak kriminalizaturik, gero eta langabezia gehiago, enpresak ixten, milaka miloi euroko diru-laguntzak bankuentzako… joder, zelako panorama, eta guk zer egin dezakegu?
Lehenengoz eta behin argi izan arduradunak zeintzuk diren, gure haserrea haienganatzeko, eta guru atala amaraunean dagoenez kokatuta, ba hona hemen sareko alternatibak: www.sindinero.org eta www.recetasmierdaeuristas.com izan behar dira zure totem berriak: produktuak, errezetak, zerbitzuak eta, oro har, baliabide asko eta asko dirurik gabe lor daitekenak.

 (Más…)

julio 17, 2012

Deformatika: Ai bankariak, ene lagun maiteak…

Prestatu zure dirua, guztia, bai, bankuek zure dirua nahi dute eta lortuko dute. Oraingoz diru publikoaz jabetu dira, baina ez da nahiko, hemendik gutxira, BEZa igo, soldatak jaitsi, ordu gehiago lan egin, oporrak mugatu, osasun eta hezkuntza zerbitzu publikorik ez, bankak beti irabazten du. Baina lasai, polizia eta militar gehiago izango ditugu truke, estatua gutaz kezkatzen baita.

Espainian Bankiarena izan da sonatuena. Gaur egun ez dakigu zenbat lapurtuko digute, azken 3 astetan 3.000 milioitik 24.000 milioira pasatu da PPkoek oparitu nahi dioten kopurua eta honek ez mugarik, antza. Ratok egin duen kudeaketak bere familiak egindakoaren ildotik doa (http://goo.gl/21EOW) baina tira, zer dira 4 biloi pezeta… Umorez hartu behar dugu Padyllak egiten duen moduan http://goo.gl/Rdyf2. (Más…)

mayo 19, 2012

Deformatika: Zure datuak eta fitxategiak hodeian gorde (eta ez, ez dut ezer erre)

Googlek hautsak harrotu ditu bere Gdrive zerbitzuarekin. 5GBko tokia eskaintzen du zure eduki digitalak gordetzeko “hodeian”, hau da interneteko zerbidore sare deszentralizatu batean (mande?). Ba dira 20ren bat aplikazio Gdrive-ekin lana egin daitezkeenak, bideoak editatzeko, faxak bidaltzeko, etab. Baina adi, holako zerbitzuak ez dira berriak eta “hodeian” zure fitxategiak gordetzeko aplikazioak eta zerbitzu asko dira eta batzuk, gainera, Gdrive baino aukera gehiagorekin. Azter ditzagun…

www.dropbox.com Ez dakit lehengoa izan zen baina bai lehenetarikoa. Gutxiago eskaintzen du, 2GB baina trukutxo batzuekin 10GB -ra heltzeko aukera daukazu. Irakurri hemen: http://goo.gl/vFWfx. Punturik interesgarrienak: multiplataforma eta oso sinkronizazio bezero ona. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »