Deformatika: Gure mugikorrak gu baino gehiagi mugitzen direnean…
![]() |
|
Puff, azkenaldi honetan mugimendu asko egon dira mugikorren munduan, eta guztiak ez dira onerako. Aste luze bat daramagu “disfrutatzen” Apple-k inposatutako IOS7a. Kexa ugari, bateria agortzen dela gailu zaharretan (edo ez hain berrietan, programaturiko zaharkitzapenaz asko zekien Jobs-ek), info gehiago hemen: http://goo.gl/7huI1M . Honekin batera aplikazioak berregiteko beharra ere nabarmendu behar dugu.Beste aldean Android daukagu, ez hain traketsa baina urrats kezkagarri batzuk ematen ere: 4.4 bertsioak KitKat izena izango du (http://www.android.com/kitkat/), elikagai transgenikoen erregea den Nestlerekin akordioa sinatu eta gero. Kaka, gaizki hasten gara. Bada beste albiste interesgarria (ala ez, denborak esango digu) cyanogenmod-eko lagunak (http://www.cyanogenmod.org/) profesionalizatzen direla. Ezagutzen ez badituzu, jakin behar duzu Android-eko azken bertsioak eta moldaketa interesgarri batzuk sortzen dituztela enpresek firmware gaurkotu nahi ez dituzten gailuetan. (Más…) |
|

Puff, azkenaldi honetan mugimendu asko egon dira mugikorren munduan, eta guztiak ez dira onerako. Aste luze bat daramagu “disfrutatzen” Apple-k inposatutako IOS7a. Kexa ugari, bateria agortzen dela gailu zaharretan (edo ez hain berrietan, programaturiko zaharkitzapenaz asko zekien Jobs-ek), info gehiago hemen: 
Ezaguna da harremanak egiteko, azken garai hauetan, teknologia eta hizkuntza maneiatu behar direla, jantzita zaudetela adierazteko. Politikari buruz hitz egitea interesgarria da, eta gai falta ez duzue izango, baina tira, hori egunero egiten duzue eta oporretan bide berriak jorratu behar… Hona hemen proposatzen dizuegun puntan dauden eta egongo diren teknologia eta gailu batzuk, zuen ligatzeko aukerak handituko dituztenak:
Hilabete honetan badago berri bat datozen urteotan eragin nabarmena izango duena: ICANN erakundeak .eus domeinua onartu du. ICANN da interneteko izeneak kudeatzen duen erakundea…eta onartzen dituena. Asko kostatu da onarpen hau, jeje, ia XXX, pornoarena bezala. Orain arte oso aukera gutxi genituen: .eh domeinua ezin da erabili Saharar Herriarena baita, .es, Espainakoa, ba tira,… .eu Europakoa, gogoratzeko erraza, Bizkaian .biz (Business-tik datorren soinu jokua) erabiltzen da eta gero badaude .com .net .info .org eta abar luze bat.
