Gora et Labora: Greba
![]() |
|
Estralurtar batzuk bisitan etorri dira eta hasi dira gure planetako animaliak aztertzen. Laster konturatu dira giza-animalia dela planetan aldaketa nabarmenenak egin dituen animalia. Zenbait intsektu, esate baterako, talde zibilizatuagoak osatzen badute ere gizakiek kilometro koadro asko bete dituzte haien eraikuntzekin. Gainera, planetatik kanpo mezu asko bidali dituzte, gehienak nahi gabe. Aztertzeko animalia klasea. |