octubre 22, 2013

Deformatika: Gure mugikorrak gu baino gehiagi mugitzen direnean…

cabecera_EK156_deformatik copia
r156_deformatikaPuff, azkenaldi honetan mugimendu asko egon dira mugikorren munduan, eta guztiak ez dira onerako. Aste luze bat daramagu “disfrutatzen” Apple-k inposatutako IOS7a. Kexa ugari, bateria agortzen dela gailu zaharretan (edo ez hain berrietan, programaturiko zaharkitzapenaz asko zekien Jobs-ek), info gehiago hemen: http://goo.gl/7huI1M . Honekin batera aplikazioak berregiteko beharra ere nabarmendu behar dugu.
Beste aldean Android daukagu, ez hain traketsa baina urrats kezkagarri batzuk ematen ere: 4.4 bertsioak KitKat izena izango du (http://www.android.com/kitkat/), elikagai transgenikoen erregea den Nestlerekin akordioa sinatu eta gero. Kaka, gaizki hasten gara.
Bada beste albiste interesgarria (ala ez, denborak esango digu) cyanogenmod-eko lagunak (http://www.cyanogenmod.org/) profesionalizatzen direla. Ezagutzen ez badituzu, jakin behar duzu Android-eko azken bertsioak eta moldaketa interesgarri batzuk sortzen dituztela enpresek firmware gaurkotu nahi ez dituzten gailuetan. (Más…)

agosto 13, 2013

Deformatika: Firefox OS, OUYA eta Leap Motion

cabecera_EK155_deformatik copia
r155_deformatikaEzaguna da harremanak egiteko, azken garai hauetan, teknologia eta hizkuntza maneiatu behar direla, jantzita zaudetela adierazteko. Politikari buruz hitz egitea interesgarria da, eta gai falta ez duzue izango, baina tira, hori egunero egiten duzue eta oporretan bide berriak jorratu behar… Hona hemen proposatzen dizuegun puntan dauden eta egongo diren teknologia eta gailu batzuk, zuen ligatzeko aukerak handituko dituztenak:

Mugikorrentzako sistema eragileen artean badaukagu aktore berria: Firefox OS. Joer, beste bat, pentsatuko duzue, baina zer berri eskaintzen digu suzko azeria?. Alde batetik webean dago oinarrituta, eta HTML5 eta CSS3 ezagutzen baduzue aplikazioak egiteko gai izango zarete eta baliabide kontsumoa baxuagoa izango da, bateriaren iraupena luzatzeko. Info+: http://goo.gl/Nc3j8 (Más…)

julio 9, 2013

Deformatika: .eus domeinua eta PRISMA madarikatua

cabecera_EK154_deformatik copia
r154_deformatikaHilabete honetan badago berri bat datozen urteotan eragin nabarmena izango duena: ICANN erakundeak .eus domeinua onartu du. ICANN da interneteko izeneak kudeatzen duen erakundea…eta onartzen dituena. Asko kostatu da onarpen hau, jeje, ia XXX, pornoarena bezala. Orain arte oso aukera gutxi genituen: .eh domeinua ezin da erabili Saharar Herriarena baita, .es, Espainakoa, ba tira,… .eu Europakoa, gogoratzeko erraza, Bizkaian .biz (Business-tik datorren soinu jokua) erabiltzen da eta gero badaude .com .net .info .org eta abar luze bat.

Urtebete pasatu beharko da .eus domeinua erabiltzen hasteko, baina aurrerapauso ederra da euskal kulturarako, amaraunean bere presentzia indartuko baitu. Eta bai, esan dut EUSkal kultura, ez EUSkadi (Noticias Taldekoek diotenak) edo EUSkalherria (hau gaizki ez dago, hori bai).
http://www.puntueus.org/eu/ webgunean topatu dezakezu informazio guztia. (Más…)
Página siguiente »