octubre 20, 2012

Deformatika: Greba orokorra, hauteskundeak, 25S… eta Twitter euskaraz

Bufff, egia esateko ez neukan oso argi nondik hasi hilero zuekin konpartitzen dudan zutabe potolo hau. Eta ez da gai falta dagoelako: Hego Euskal Herrian espero genuen baina arrakasta gehiago izan duen greba orokorra izan dugu. Eguneko kronikarik interesgarriena, betiko moduan, Twitter-ren topatzen dugu (http://goo.gl/6ny8j). Urriaren 21an EAEn hauteskundeak izango ditugu, momentuz lelo nagusia «Denok EHBildu-ren aurka». Gero disfrutatu ditugu estatu polizial batek bakarrik eskaini ditzake irudi odoltsuak, Madrilen Neptuno Plazan Kongresuaren inguruan izandako kontzentrazio jendetsua eta Espainiako poliziak hemendik hainbestetan erakutsitako formak: karga basatiak, infiltratu «biolentoak», frogen fabrikazioa, probokazioak eta gezurrak. To!

Jarraitzen dugu astea estatuko aurrekontuen aurkezpenarekin, bertan mozketa sozialak ikaragarriak dira: bekak, enplegu-formazioan, enplegu-sarietan, memoria historikoan, pentsioetan .. Laburbilduz “giza” kutsua duten programak itzelezko murrizketekin eta, bitartean, Erret etxea, Barne Ministerioa eta Defentsa Ministerioan ia murrizketarik ez. Lehentasunak argi ikusten dira, antza. El Pais-ek azterketa interesgarria egin zuen: http://goo.gl/zmsWJ (Más…)

septiembre 5, 2012

Deformatika: Dirurik gabeko alternatibak (egon badaude)

Ummm, Espainia interbeniturik, Nafarroako aurrekontuetan murrizketa sozial etengabeak, Euskal Autonomia Erkidegoan murrizketak baita hezkuntzan eta kulturan, Osakidetzan… Gizarte laguntzak eta oinarrizko errenta (RGI delakoa) jasotzen dutenak kriminalizaturik, gero eta langabezia gehiago, enpresak ixten, milaka miloi euroko diru-laguntzak bankuentzako… joder, zelako panorama, eta guk zer egin dezakegu?
Lehenengoz eta behin argi izan arduradunak zeintzuk diren, gure haserrea haienganatzeko, eta guru atala amaraunean dagoenez kokatuta, ba hona hemen sareko alternatibak: www.sindinero.org eta www.recetasmierdaeuristas.com izan behar dira zure totem berriak: produktuak, errezetak, zerbitzuak eta, oro har, baliabide asko eta asko dirurik gabe lor daitekenak.

 (Más…)

julio 17, 2012

Deformatika: Ai bankariak, ene lagun maiteak…

Prestatu zure dirua, guztia, bai, bankuek zure dirua nahi dute eta lortuko dute. Oraingoz diru publikoaz jabetu dira, baina ez da nahiko, hemendik gutxira, BEZa igo, soldatak jaitsi, ordu gehiago lan egin, oporrak mugatu, osasun eta hezkuntza zerbitzu publikorik ez, bankak beti irabazten du. Baina lasai, polizia eta militar gehiago izango ditugu truke, estatua gutaz kezkatzen baita.

Espainian Bankiarena izan da sonatuena. Gaur egun ez dakigu zenbat lapurtuko digute, azken 3 astetan 3.000 milioitik 24.000 milioira pasatu da PPkoek oparitu nahi dioten kopurua eta honek ez mugarik, antza. Ratok egin duen kudeaketak bere familiak egindakoaren ildotik doa (http://goo.gl/21EOW) baina tira, zer dira 4 biloi pezeta… Umorez hartu behar dugu Padyllak egiten duen moduan http://goo.gl/Rdyf2. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »