Euskal Herrian asko ospatzen dira gabonak, ez nuke esango errito katolikoekiko errespetuagatik izango denik, jeje, agian justu kontrakoa. Aprobetxatzen ditugu eskura ditugun jai eta ospakizun guztiak kalera ateratzeko, farra on bat eta gaupasa ederraz disfrutatzeko, “ya tú sabes mi amol”. Baina ezin ahaztu 24an eta 31an familia edota koadrila-afariak ditugula, eta aukera ezin hobeak direla ikusteko batzuen eta besteen aurpegiak 3. ardoa hartu eta gero: guraso akratak haien artean eztabaidatzen ea zergatik egin behar ditugun honelako ospakizunak, seme-alaben arteko tirabira berriak, EHBildu eta GKS dela eta (sozialdemokratak, espanoilistak, posibilistak, etab dire kontzepturik entzunenak…). Gero daukagu betiko “koinatu” fatxa, gainontzekoei irakatsiko diguna ezkerra, feminismoa, anarkismo etab zer den… Familia, bitxi hori!!!! (Más…) |