junio 24, 2019

Gora et Labora: Lotsaizuna

Gaztetan uste nuen egunen batean lan merkatuan hobi txikitxo bat topatuz gero, —nomina-eta guzti, amesten nuen—, alokairua bat, edo, zergatik ez, hipoteka bat bideratuz gero… Zoriontsu izango nintzela. Dirua + osasuna + Jaunaren grazia = zoriontasun aljebraikoa.
Osasuntsu ailegatu naiz XXI. mendera, denbora luzean alienatu naiz nomina baten pean, —alokairu eta hipotekak ez ordaintzeko aitzakia gutxi izan dut hamarkadetan—, baina, hala eta guztiz ere, batzuetan zoriontasuna baino, lotsa sentitzen dudala aitortu behar izaten diot ene aita konfesoreari. (Más…)

mayo 18, 2019

Gora et Labora: Militantziaz

Kultura gutxiagotuan bizitzeko nolabaiteko aukera egin dugunok, ohitu gara, halabeharrez, nolabaiteko militantziara.
Utziko dut hurrengo bideo baterako militantzia politikoa, gobernuz kanpoko erakundeetako militantzia, militantzia erlijiosoa eta oraindik sakratuagoa den Atheticekiko militantzia.
Hizkuntza militantziaz arituko naiz. (Más…)

abril 20, 2019

Gora et Labora: Balantzaka

Espainiako azken erregek, Felipe VI “El preparao” horrek, lezio ederra eman zigun zuzenbideaz eta politikaz. Demokrazia eta Legea, balantza batean jarrita, inportanteena: Legea. Errege aitak, “El campechano” hark ere, lezio ederrak eman zituen balantzaka. Esaterako: “Legearen aurrean, guztiok berdinak”. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »